Arantza Lasak Eibarko merkatu plazei egin die errepasoa Eibar Rebistaren azken zenbakian

Arantza Lasak Eibarko merkatu plazei egin die errepasoa Eibar Rebistaren azken zenbakian
2022/07/06 eta kitto!
"Revista Eibar" aldizkariko kolaboratzaileak “Las plazas de Mercado eibarresas” artikuluan XX. mendean gure herrian egin ziren bi merkatu plazak aipatzen ditu. Lehenengoa , Alhondiga ere deitutakoa, 1909an eraiki zuten sasoi hartako Plazido Zuloagaren plazan; bigarrena, Maria Angela kalean kokatutakoa, 1945ean eraiki zuten eta XXI. menderaino iraun zuen zutik. Aurten berria inauguratu dute Errebal kalean, hainbat urtetan Rialto zinearen tokian probisionala izan ondoren.

Artikulua PDFan kontsultatu daiteke osorik Ego Ibarraren webgunean eta, gainera, aukera dago  aurkibideko izenburuetan klikatu eta zuzen-zuzenean artikuluetara joateko.