Arrakastatsua izan da Amañako jai batzordearen eskutik egindako jaialdia

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Arrakastatsua izan da Amañako jai batzordearen eskutik egindako jaialdia
ETA KITTO 2018, Urr 01

Amañako jaiek 40 urte bete dituztela eta, Eibarko herriari urte guzti hauetan emandako laguntzarengatik eskerrak emateko, barixaku eta zapatua ekintzaz bete zituen Amañako Jai Batzordeak. Barixakuan Mugi Panderoa eta Raimundo Amador Untzagan zuzenean entzuteko aukera izan genuen, besteak beste. Eta zapatuan, berriz, herri-bazkaria, puzgarriak, txokolate-jana eta bertso-poteoa egin ziren, gauean  Parrapas eta Stai Zittok musikarekin egitaraua agurtu zuten arte. ARGAZKI-ALBUMA GURE MEDIATEKAN DAUKAZUE. JAI BATZORDEAK SALDU ZITUEN ERRIFAREN ZOZKETAN HAUEK IZAN DIRA ZENBAKI SARITUAK: 4222 (1. LOTEA), 1242 (2. LOTEA), 8554 ETA 2227 (BIZIKLETA).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »