Astelehenean banatuko dugun aldizkariaren 1.238 zenbakia Interneten daukazue

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Astelehenean banatuko dugun aldizkariaren 1.238 zenbakia Interneten daukazue
ETA KITTO 2022, Ira 02

Astelehenean etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.238 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ikasturte berriko lehen ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: uztailean The Basque Children UK’37 elkartearen 85. urteurreneko biltzarrean, Caerleonen (Gales) egon ziren Kezka dantza taldeko kideen bizipenak; Debabarrena Integra Bat Eginez Programa; GAZTEA irratiko esatari moduan lanean ari den Ainhoa Arroitajauregi musikari eibartarrari egindako elkarrizketa; Arrateko jaietarako antolatu diren ekitaldi guztiak; autobus zerbitzu berezien ordutegiak; ospatuko diren mezak; Jaixak Herrixak Herrixandako Eibarko Jai Batzordearen eskutik kontzertua emango duen Alarma Morea taldeko Ainhoa Plagaro Bermudezekin elkarrizketa; Arrateko Tiro Pitxoiari eta Tiro al Vuelo elkarteari buruzko erreportajea; eta Arrate bezperako bertso-afaria.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »