Bakailao txapelketak eta Eibarko Bakillauaren Kofradixaren batzarrak girotuko dute domeka goiza

Bakailao txapelketak eta Eibarko Bakillauaren Kofradixaren batzarrak girotuko dute domeka goiza
2018/11/24 eta kitto!
Domekan bakailaoa izango da jaun eta jabe. Batetik, 11:00etatik aurrera, Udalak antolatzen duen XXVI. Bakailao Txapelketa "San Andres saria" jokatzen hasiko da Untzagan, karpan. Aurten 36 bikotek jardungo dute lehian, bakailaoa pil-pil eran prestatzen.
Eta txapelketa hasi eta jarraian, Eibarko Bakillauaren Kofradixiak XXV. Kapitulua ospatzeko prestatu duen programari ekingo diote: Ipur sagardotegian kanpotik etorritako beste kofradietako kideei harrera egin eta gero, 11:30ean hasiko dute Portaleraino joateko kalejira (Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, San Agustin, Errebal, Zuloagatarren, Ifar kale, Bista Eder), txistulariek lagunduta. Ohorezko kideak izendatzeko ekitaldia, berriz, Portaleko areto nagusian izango da, 12:00etan. Aurtengo omenduak Mateo Guilabert, Pedro Iriondo eta Koro Alonso izango dira eta, batzarra agurtzeko, Sostoa abesbatzak emanaldia eskainiko du. Ipur sagardotegian egingo duten bazkariarekin biribilduko dute eguna.