Barrakek prezio berezia izango dute eguenean eta Musika Eskolakoen kontzertua bertan behera laga dute

Barrakek prezio berezia izango dute eguenean eta Musika Eskolakoen kontzertua bertan behera laga dute
2018/06/19 eta kitto!
Udaleko Kultura batzordeak gaur jakinarazi duenez, etzi (eguenean, ekainaren 21ean) barraketan ibiltzea ohikoa baino merkeagoa izango da, egun osoan bidaia bakoitzeko 0’70 euro kobratuko dute eta.

Bestalde, egun horretarako antolatuta zegoen Juan Bautista Gisasola Musika Eskolakoen kontzertua (19:00etan Untzagan) bertan behera laga dutela eman dute aditzera.