Martitzenera arte jasoko ditugu Sagardo Eguneko lehiaketan parte hartzeko argazkiak

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Martitzenera arte jasoko ditugu Sagardo Eguneko lehiaketan parte hartzeko argazkiak
ETA KITTO 2019, Urr 07

Zapatuan ondo baino hobeto ibili ginen Untzagan, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Sagardo Egunean, jarraian daukazuen BIDEOAN ikus daitekeen moduan:

Bestalde, ez ahaztu aurten ere Sagardo Egunaren inguruko argazki lehiaketa antolatu dugula eta irabazlearentzat saria dagoela! Animatu lehiaketan parte hartzera, oso erreza da-eta! Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1- @gaztekitto Instagram kontuaren jarraitzaile izan.

2- Eibarko Sagardo egunean ateratako argazkiak igo Instagramera, #sagardoetakitto traola erabiliz.

3- @gaztekitto etiketatu.

Facebook eta Twitter bitartez partekatutako argazkiak ere onartuko ditugu (ez ahaztu #sagardoetakitto traola).
Igo zure argazkia urriaren 8a baino lehen! Argazki originalenaren egileak 12 sagardotegitako botila bana jasoko du. Animatu eta parte hartu! Zeren zain zaude?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »