Bihar hasiko dira Sanmiguelak ospatzen Aginaga auzoan

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar hasiko dira Sanmiguelak ospatzen Aginaga auzoan
ETA KITTO 2019, Ira 27

Asteburu honetan hasiko dira Aginagako jaiak. Bihar zapatua, San Miguel bezpera dela eta, 18:00etan kanpaiak irauliko dituzte. Eta domekan, San Miguel egunean, 11:00etan meza ospatuko dute ermitan, Usartza txistulari taldekoek lagunduta. Eguerdian, berriz, luntxa eta umeendako jolasak hasiko dira eta 14:30ean paella-jana egingo dute. Eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, erromeria egongo da, Mirari eta Aintzane trikitilariek alaituta. Sanmiguelak ospatzeko prestatu duten programak, baina, hurrengo asteburuan jarraituko du: urriaren 5ean (zapatuan), briska txapelketa (17:00etan), umeendako jolasak eta txokolate-jana (18:00etan), Ixua jatetxean afaria (urriaren 3rako izena eman behar da, 943701292 telefono zenbakira deituta) eta 23:00etan hasiko den erromeria, Puro Relajo taldearekin egingo dira. Eta hurrengo egunean, berriz, meza eta hamarretakoa (11:00etan), Gorixoren abereak (12:30ean) eta oparien zozketa (14:00etan).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »