Bihar inauguratuko dute BriCor brikolaje denda Eibarko El Corte Ingleseko erdisotoan

Bihar inauguratuko dute BriCor brikolaje denda Eibarko El Corte Ingleseko erdisotoan
2018/06/21 eta kitto!
El Corte Ingles taldearen barruan dagoen BriCor brikolaje kateak denda berria zabalduko du bihar Eibarren, Ego Gain kaleko merkataritza zentruaren erdisotoan. Eibarkoa brikolaje kateak Euskal Herrian zabaltzen duen bigarren denda izango da, 2014az geroztik Bilboko El Corte Inglesean martxan duenaren atzetik. Eibarren bihar inauguratuko dutenarekin 57 dira orotara estatuan martxan dauden BriCor dendak.

Eibarko dendak 400 metro karratuko azalera dauka eta, beste tokietan bezala, etxerako zein lorategietarako 8.000tik gora produktu eskainiko ditu, bereiztuta egongo diren sail ezberdinetan banatuta: pintura, erremintak, burdindegia, elektrizitatea, iturgintza eta lorategiak. Eibarren bezala beste herri batzuetako El Corte Ingles zentruetan dendak zabalduta, BriCor kateak herri barruko bezeroei bere eskaintza gerturatzea bilatzen du.

bricor 1