Donostiraino eraman dituzte euren aldarriak Egogain Gerontologia Zentruko beharginek

Donostiraino eraman dituzte euren aldarriak Egogain Gerontologia Zentruko beharginek
2019/04/01 eta kitto!
Egogain Gerontologia Zentruko beharginek Donostiraino eraman dituzte euren aldarriak gaur, Kursaalean “International Conference on Integrated Care 2019 - San Sebastian- Basque Country” izeneko kongresuaren hasiera aprobetxatuz. Iazko urtearen amaieran ekin zioten egoitzako langileen lan baldintzen zein nagusien eskubideen aldeko borrokari eta, harrez gero, hamaika mobilizazio egin dituzte, aldarrikatzen dutena ezagutzera emateko. Besteak beste martxoaren 23an manifestazioa egin zuten, Untzagatik abiatuta, eta Borrokaldiko Antolakuntza Taldeak “oso arrakastatsua” izan zela azaldu du, “herritarrak, senideak, langileak eta Eibarko hainbat kolektibotako kideak” parte hartzen izan ziren eta.

egogain kursaal 3