EH Bilduren lokal berria zabalduko dute Bista Eder kalean, gaur iluntzeko 20:00etan

EH Bilduren lokal berria zabalduko dute Bista Eder kalean, gaur iluntzeko 20:00etan
2018/07/05 eta kitto!
Gaur iluntzeko 20:00etan inauguratuko dute Eibarko EH Bilduren lokal berria, Bista Eder kaleko 2. zenbakian. Udaletxetik kanpo gure herrian erreferentzia bat sortu nahi du EH Bilduk eta asmo horrekin zabalduko dute lokala. Gaurko ekitaldian Juankar Izagirre, Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako EH Bilduko hautagaia egongo da, beste ordezkari batzuekin batera eta luntxa ere egongo da. Lokal berriaren ateak herritar guztientzat zabalik izango dituztela adierazi dute eta jende guztia gaurko irekiera ekitaldian parte hartzera animatu nahi dute.