Eibar FT erraz nagusitu zitzaien Girona eta Pradejoni

Eibar FT erraz nagusitu zitzaien Girona eta Pradejoni
2019/02/04 eta kitto!
Foballean Eibar FTko ordezkari nagusiek irabazi egin zituzten atzo jokatutako partiduak: gizonezkoena 3-0 nagusitu zitzaion Gironari Ipuruan eta emakumezkoena 1-3 garaile etorri zen Pradejonetik. Horrez gain, Vitoria filialak 2-0 irabazi zion Gimnasticari 2. B Mailako partiduan eta Erregional Ohorezko Mailako Eibarrek lidergoa berreskuratu du Donostian Deustori 0-5 irabazi ondoren.
Eskubaloian 1. Nazional Mailako Somos Eibar Eskubaloiak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Ipuruan Egiaren aurrean (27-24) eta emakumezkoen Eibar Eskubaloia garaile etorri zen Legazpitik (23-26). Haritza gizonezkoen bigarren taldeak azken aldiko lehenengo partidua galdu zuen asteburuan.
Saskibaloian Avia Eibar Eskubaloiak 63-64 irabazi zion Astigarragan Mundarro B taldeari eta sailkapeneko goian jarraitzen du.
Errugbian Avia Eibar Rugbyk erraz galdu zuen Valladoliden El Salvador B-rekin gehiago egin zezakeela ematen zuen neurketan.
Eta waterpoloan denboraldi ezin bikainagoa jarraitzen dute egiten ordezkari nagusienek eta, horrela, Orbea igerilekuan jokatutako Euskal Herriko 1. Mailako partiduetan, emakumezkoen Urbat taldeak 11-6 irabazi zion CD Bilbaori eta gizonezkoena 14-9 gailendu zitzaion Leioari.

Asteburuko kirol emaitza guztiak ikus dezakezue web orrialdean