Eibar.org pegorak egindako lana errekonozitu zuten Rikardo Arregi kazetaritza sarietan

Eibar.org pegorak egindako lana errekonozitu zuten Rikardo Arregi kazetaritza sarietan
2018/10/30 eta kitto!
Urriaren 26an Andoainen egindako ekitaldian Rikardo Arregi kazetaritza sariaren 30. urtemuga ospatu zuten eta, "30 urte - 10 mugarri" lelopean banatutako sarien artean, Eibar.org izan zen "euskarazko kazetaritzaren historia garaikidea zedarritu duten hamar eragileetako bat".  Luistxo Fernandezek jaso zuen saria "Eibarko peoriaren" izenean eta honakoak izan ziren saritutako beste bederatziak: Anaitasuna aldizkaria, Argia, Ttipi-Ttapa, EHuko Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultatea, EITB, Elhuyar aldizkaria, Euskaldunon Egunkaria / Berria, Euskal Irratiak eta Goiena.