Eibar-Sahara Elkartekoek liburu azoka zabalduko dute asteburuan, gaurtik hasita

Eibar-Sahara Elkartekoek liburu azoka zabalduko dute asteburuan, gaurtik hasita
2018/12/14 13:40
eta kitto!
Eibar-Sahara elkartekoek erabilitako liburuen azoka ipiniko dute asteburuan. Oraingoan, baina, barixakutik hasiko dira Untzagan liburuak merke-merke (euro bat, 3 euro eta 5 eurotan) saltzen. Gaur 18:00etatik 21:00etara bitartean zabalduko dute azoka, bihar 11:00etatik 20:00etara eta domekan 11:00etatik 14:00etara. Horrekin batera, 4-14 urte bitarteko haurrentzat zozketa antolatu dute: parte hartzeko albistearen azpian ikusten duzuen marrazkia koloreztatu egin beharko dute (marrazkiak azokan banatuko dituzte) eta domekan, 12:30ean izango da zozketa.

marrazkia