Eibar KE-k herrian duen eragin ekonomikoa aztertu du TactiZityk

0    Eibar, Ekonomia 
Ekhi
Eibar KE-k herrian duen eragin ekonomikoa aztertu du TactiZityk
21 Eka
11:18

TactiZity datu analisien plataforma eibartarrak Eibar KE-k herrian duen eragin ekonomikoa aztertu du Open Data Gipuzkoa, Eibarko Udala, Eibar KE eta Debegesaren datuen laguntzarekin. Espainiako Ligako talde batek bere herriaren arlo ekonomiko eta turistikoan duen eragina aztertzen den lehen aldia da, eta talde armagina Lehen Mailara igo zenetik herrian egon diren diru-sarreren hazkundea erakutsi du.

TactiZityren analisiaren arabera, Eibar KEn erosketa gastuak eta obrak 1,7 milioi eurotik 8,1 milioira pasa dira 2013/14 denboraldirik 2017/18 denboraldira. Eibar KEk ordaintzen dituen zergak ere hazi egin dira, 1,5 milioi eurotik 16,8 milioira, eta taldeak 2012/13 denboraldian 40 langile bazituen, gaur egun 94 ditu. “Datu horiek kuantifikatzea erraza da”, dio TactiZityren txostenak, “baina garrantzitsuagoa da jakitea foballak hiriko beste jardueretan duen eragin zuzena edo induzitua”. Ikerketaren arabera, bidai-agentzien, ostalaritza zerbitzuen eta garraio zerbitzuen salmentak hazi egin dira; eta eragin ekonomikoa, ospea eta zergak albo batera utzita, 3,5 milioi eurokoa da gutxi gorabehera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »