Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du bihar arratsaldean Aratosteak direla eta

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du bihar arratsaldean Aratosteak direla eta
2013/02/06 00:00
eta kitto!

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du bihar (eguena, hilak 7), 15.00ak eta 16.30ak bitartean, ikastetxeetako Aratosteetako kalejiren ondorioz:
- Mendarora joateko autobusek asteburuetako ibilbidea egingo dute: behin Untzagako geldialdia burututa (taxien geralekuan), saihesbidetik Bidebarrietara joango dira, gero ohiko ibilbidearekin jarraitzeko.
- Mallabira joateko autobusetan ez da aldaketarik izango, ohiko ibilbideei jarraituko diete eta ohiko geralekuetan geldituko dira.
- Eibar-Elgeta zerbitzuan asteburuetako ohiko ibilbideari jarraituko diote.
- Eibar-Soraluze zerbitzuan, autobusa Untzagako geralekutik irtengo da, asteburuetan bezala (taxien geralekuaren paretik).
Informazio gehiagorako 902 543 210 telefono zenbakira deitu, www.euskotren.es webgunea begiratu edo autobus geralekuetan kontsultatu daiteke.