Funtzionarioak murrizketen kontra protestan

Funtzionarioak murrizketen kontra protestan
2012/02/08 00:00
eta kitto!

Eibarko Udaleko funtzionarioek euren lan baldintzen aldeko protestekin aurrera jarraitzen dute eta, orain egun batzuk egindakoaren bidetik, gaur eguerdian ere udaletxeko zein Portaleako beharginetako askok bat egin dute udaletxe parean egin den elkarretaratzearekin, "Zerbitzu publikoen alde. Murrizketarik ez. Eibarko hitzarmena negoziatu" zioen pankartaren atzean.