Urkizuk hartuko ditu bihar, ostirala, Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak

Urkizuk hartuko ditu bihar, ostirala, Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
ETA KITTO 2022, ene 27

Torrekuari lekukoa hartuz, Urkizuko parkean egingo dira bihar, urtarrilak 28 ostirala, Barixakuak Jolasian ekimenaren barruan …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituen jolasak. Arratsaldeko 17:00etan jasita ordubeteko jolasa-saioa egingo da lau begiraleren laguntzarekin. HH3 eta LH2 mailen arteko umeentzako jolasak izango dira, doan. Osasun-neurriak zaintze aldera, umeak etorri ahala egingo dira taldeak.

Joan den ostiralean Torrekuako parkean egin zituzten jolasak.

Barixakua 1MBarixakuak 3M

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »