Eibarrek Girona hartuko du domeka arratsaldean Ipuruan

Eibarrek Girona hartuko du domeka arratsaldean Ipuruan
ETA KITTO 2019, Ots 01

Foballean, Mendilibarren taldeak neurketa garrantzitsua izango du etzi, 18:30ean, mailari lehenbailehen eusteko borrokan aurkari zuzena izango baitu aurrean. Emakumezkoen 2. Maila Nazionaleko Eibarrek Pradejoni egingo dio bisita domekan, 16:30ean. 2. B mailako Vitoria filialak, bestalde, Gimnastica izango du aurkari domeka eguerdian, 12:30ean.
Eskubaloian, 1. Nazional Mailako Somos Eibar Eskubaloiak Egia jasoko du bihar Ipuruan 19:00etatik aurrera, Gipuzkoako 1. Mailako talde biek, emakumezkoen Eibar Eskubaloiak eta gizonezkoen Haritzak kanpoan jokatuko duten bitartean, biak ere Legazpin.
Errugbian, Ohorezko B Mailako senior taldea Valladolidera joango da, bihar 16:00etan El Salvador B-ri aurre egiteko. Emakumezkoen taldeak atsedena izango du eta jubenil zein kadete mailetako taldeek Unben izango dute hitzordua, biak ere domekan.
Saskibaloian, Avia Eibar Saskibaloiak Astigarragan jokatuko du bihar, 16:00etatik aurrera, sailkapeneko goiko postuari eusteko asmoz.
Waterpoloan, Urbateko ordezkariek Orbea igerilekuan jokatuko dituzte asteburu honetako partiduak: gizonezkoen senior taldeak Leioa hartuko du gaur 21:45ean, emakumezkoenak CD Bilbao bihar 15:35ean eta, azkenik, jubenil mailako taldeak WP Navarra bihar 20:35ean.
Pilotan, amaitzeko, gaur 19:00etan hasiko den jaialdian hiru partidu izango dira jokoan, tartean Eibarko Klub Deportiboko Azkargorta/Camina bikotea eta Donostiako Alde Zaharrekoa nor baino nor izango duen kadete mailakoa.

Asteburuko partidu guztiak ASTEBURUKO KIROL AGENDAN

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »