Bihar 09:00etan erosketa-bonuak online erosteko bigarren txanda zabalduko dute

0    Ekonomia 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar 09:00etan erosketa-bonuak online erosteko bigarren txanda zabalduko dute
ETA KITTO 2022, Aza 15

Eibar Merkataritza Gune Irekiak eta Udalak atzo abiatu zuten erosketa-bonuen kanpainaren baitan, bihar (eguaztena, hilak 16) bonuak online erosteko bigarren txanda bat zabalduko dute, atzo jende asko geratu baitzen bonua erosi ezinda, saltzen hasi eta berehala amaitu zirelako.

Hori dela eta, eskariari erantzun ahal izateko,  Eibar Merkataritza Gune Irekitik jakinarazi dute bihar 09: 00etatik aurrera bonuak online saltzeko beste sorta bat irekiko dela. Bonuak www.erosieibarren.eus web orriaren bidez eskuratu egin behar dira.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »