Udako merkealdien azokan egongo dira bihar ere ...eta kitto! Euskara Elkartekoak

Udako merkealdien azokan egongo dira bihar ere ...eta kitto! Euskara Elkartekoak
2022/07/21 17:25
eta kitto!
Aurten ere …eta kitto! Euskara Elkartea atzoz geroztik zabalik dagoen udako merkealdien azokan ari da parte hartzen, Euskeraz Primeran! kanpainarekin. Atzo eta gaur bezala, bihar ere goizean ipiniko dute mahaia …eta kitto! Euskara Elkartekoek, Toribio Etxebarria kalean, eta gerturatzen direnei joko dibertigarri eta erraz batean parte hartzeko aukera emango zaie eta, gainera, erosketa-poltsa bana oparitu diete. Horrez gain, Eibar Merkataritza Gune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartela irabazi dezakete, bihar bertan, 12:30ean egingo duten zozketan.

Berez, Euskeraz Primeran! kanpainaren helburua herriko ostalari eta dendarien artean euskararen erabilera handitzea da, baina ekimen honekin herritarren artean ere zabaldu nahi da gutxienez lehen berba euskaraz egiteko konpromisoa.

primeranprimeran1