Zerbitzu publikoen aldeko elkarretaratzea deitu du biharko Udaleko enpresa batzordeak

Zerbitzu publikoen aldeko elkarretaratzea deitu du biharko Udaleko enpresa batzordeak
2021/03/29 eta kitto!
Eibarko Udaleko enpresa batzordeak jakinarazi duenez, ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok mobilizazio-dinamika bati ekin diogu, behin-behinekotasunaren abusuaren aurka eta enpleguaren kontsolidazioaren eta zerbitzu publikoen alde”. Horren harira, apirilaren 22an greba egitera deitu dituzte udal langileak: “Egun horretan, benetako urratsak ematea eskatuko diegu gure erakundeei eta euskal alderdi politikoei, ia 60.000 langile publikoak finkatzeko”. Dinamika horri jarraituz, bihar, 11:00etatik 11:10era bitartean elkarretaratzea deitu dute Untzagan, udaletxe parean.