Emaitza bikainak waterpoloan eta errugbian asteburuko partiduetan

Emaitza bikainak waterpoloan eta errugbian asteburuko partiduetan
ETA KITTO 2019, Ots 11

Errugbiko emakumezkoen Euskal Liga amaituta, Eibarko taldeak partidu guztiak irabazi ditu (atzo azkena Gasteizen, 22-48) eta orain, behin 2. B mailara igota, martxoan eta apirilean 1. mailara igotzeko fasea jokatuko du. Gizonezkoen lehen taldeak ere 24-12 irabazi zion Uribealdeari 2. B mailan eta sailkapeneko erdialdean finkatu da.
Waterpoloan plenoa egin zuten Urbat-Urkotronik-eko talde guztiek, euren partiduetan irabazle aterata. Talde nagusiek aurkari zaila izan zuten aurrean, Bidasoa XXI Irunen bertan, baina jakin izan zuten partiduak aurrera ateratzera: gizonezkoek 9-11 irabazita eta emakumezkoek 6-7. Horrez gain, jubeniletan eibartarrek 6-8 irabazi zioten Claret Askarztari Leioan eta kadeteetan 20-1 nagusitu zitzaien Larrainakoei Orbean.
go to site Foballean sentsazio gazi-gozoarekin geratu ziren Eibar FT-koek Sevillan, 0-2 aurretik joan ondoren azken minutuetan berdinketarekin konformatu behar izan zirelako. Hala ere, emaitza bikaina izan da Sevillan lortutakoa. Erregional Ohorezko mailako Eibarrek Añorgari irabazi zion Unben eta lider jarraitzen du. Eta estatu mailako ligetan jokatzen duten harrobiko hiru taldeek iraabzi egin zituzten euren partiduak: jubeniletan, Ohorezko maila nazionalekoak 2-0 Pamplonari eta Euskal Ligakoak 3-0 Lagun Onak taldeari; Euskal Ligan ere, baina kadeteetan, Eibarrek 1-4 gailendu zitzaion Vasconiari.
Eskubaloian senior mailako emakumezkoen Eibar Eskubaloiak 30-25 irabazi zion Munttarperi eta Haritzak 32-27 Labarra Pulpori, biak ere Ipurua kiroldegian jokatutako partiduetan. Somos lehen taldeak kanpoan jokatzen zuen eta 29-23 galdu zuen Uharterekin.
Saskibaloian Avia Eibar Saskibaloiak galdu egin zuen aspaldiko partez Arrasaten, Mondragon Unibertsitatearen aurrean 46-42 amore emateko. Datorren asteburuan liderra hartuko du Ipuruan sailkapeneko lehen postuaren borrokarako neurketan.

follow link KIROL EMAITZA GUZTIAK WEB-EAN IKUSGAI

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »