Errefuxiatuen expo-outleterako dohaitzak Kulturalean jasotzen ari dira

Errefuxiatuen expo-outleterako dohaitzak Kulturalean jasotzen ari dira
2016/05/24 21:45
eta kitto!
HOTZ elkarteak "expo-outleta" antolatu du Greziako ume errefuxiatueri laguntzeko asmoz. Ekainean (3tik 19ra bitartean) egingo duten salmenta-erakusketarako lanen bat dohaintzan eman nahi dutenek atzoz geroztik, ekainaren 1era arte izango du horretarako aukera, Arrate Kultur Elkartearen bulegoan, goizez 10:30etatik 12:30etara (astelehen, martitzen eta eguenetan) eta arratsaldez, berriz, 17:00etatik 19:00etara (eguaztenetan). Jasotzen dituzten lanak "outlet" prezio berezian ipiniko dira salgai eta batzen duten diru guztia "umeei ilusio solidarioz betetako motxilak bidaltzeko" erabiliko dute. Dohaintzan ematen diren lanekin batera txarteltxo bat entregatzeko eskatu dute antolatzaileek, egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia, erabilitako teknika eta lanak balio duena zehaztuta (egileak markatzen duen kopuruari %50 edo %75-ko deskontua aplikatuko diote). Saltzen ez diren lanak, bestalde, egileari bueltatuko zaizkio.