Etxetik falta den emakume eibartarraren bila hasi dira

Etxetik falta den emakume eibartarraren bila hasi dira
2018/10/25 eta kitto!
Martina Barruetabeña Ostolaza izeneko 84 urteko Eibarko emakumea etxetik falta da eta bere bila abiatzeko taldea bildu da 10:30etan Untzagan. Ikusiz gero poliziari deitzeko eskaera egin dute.

Azken informazioen arabera atzo 19:42 inguruan trenera sartu zen Eibarren eta gero Deban jaitsi. Txaketa beige bat zeraman jantzita.

 

  • Eguneraketa (2018/10/26 - 10:17)


Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez bilatze lanei ekin diote gaur goizean Deban, eta Eibarrera doan inguru guztia miatuko dute. Ertzaintza, DYA , Gurutze Gorria eta hainbat boluntario ari dira bilaketa lanetan. Urpekariak, itsasontziak, mendizaleak eta oinezkoak dabiltza ibai-bazterrak eta itsaseitza arakatzen, eta 12:00etan helikopteroa gehituko zaie.

Norbaitek desagertutako pertsona ikusi edo informaziorik izango balu, 112 telefonora dei dezala eskatu dute.