Euripean, baina umoretsu, ospatu zuten atzo Gaztaiñerre AEK euskaltegikoek eta lagunek

Euripean, baina umoretsu, ospatu zuten atzo Gaztaiñerre AEK euskaltegikoek eta lagunek
2019/11/12 11:33
eta kitto!
Atzo ospatu genuen Gaztaiñerre Eibarren eta, azken urteotan bezala, aurten ere kalejira eta ondra-janak tabernarik taberna antolatu dituzte AEK Euskaltegikoek. Aurten, gainera, euskaltegiko ikasle "beteranoetakoa" den Marisa Guillermo Oses omentzeko aprobetxatu zuten ospakizuna eta, lora-sorta ederrarekin batera, 2017ko Korrikan berak lekukoa hartu zueneko argazkia eta Mikel Arrillagak egindako bertsoa jaso zituen, pozarren. Ohikoa den moduan, Paloma tabernan elkartu ziren ikasle, irakasle eta lagunak eta, afari-merienda egin eta kantau batzuk abestu eta gero, Eibarko Kantuzaleak taldekoek eta trikitilariek lagunduta, erdialdeko tabernetara kalejiran joan zen taldea.

https://youtu.be/e_IaXRx9K2U