[BIDEOA] Tantanez Tantan ekitaldiak lagatako irudi zoragarriekin bideo bat osatu dugu
                
                    2022/05/23
                    13:38
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                “Tantanez Tantan, eibartarrok euskaraz blai” goiburuari jarraituta, Urkizutik Untzagara bitarteko ibilbidea bete zuen zapatuan euskararen olatuak. Eibar hobea eta euskaldunagoa egiteko asmoz etorkizunetik etorri den AKE-k bete zuen gantxilla Urkizuko iturrian eta, eskurik esku, Untzagaraino joan zen, Eibar BHIko hankapaloek, Musika Eskolako soinu- joleek, Urtekabe txarangak eta Miren Gisasolaren doinuek girotuko kalejiran.