[ARGAZKI-BILDUMA] Tantanez Tantan, euskararen olatuak busti zuen Eibar

[ARGAZKI-BILDUMA] Tantanez Tantan, euskararen olatuak  busti zuen Eibar
2022/05/23 09:49
eta kitto!
Benetan jendetsua izan zen zapatuan Eibarko Euskalgintzaren eskutik ospatu zen Tantanez Tantan euskararen aldeko jaia. “Tantanez Tantan, eibartarrok euskaraz blai” goiburuari jarraituta, Urkizutik Untzagara bitarteko ibilbidea bete zuen euskararen olatuak. Eibar hobea eta euskaldunagoa egiteko asmoz etorkizunetik etorri den AKE-k bete zuen gantxilla Urkizuko iturrian eta, eskurik esku, Untzagaraino joan zen, Eibar BHIko hankapaloek, Musika Eskolako soinu-joleek, Ustekabe fanfarriak eta Miren Gisasolaren doinuek girotuko kalejiran. Han, Eibarko LH 2. mailako ikasleek, Super Akeek bete zuten ibilbidearen azken zatia eta, amaieran, merezitako omenaldia egin zien AKE-k. Ondoren, Mikel Arrillagak Tantanez Tantan jaialdiari eskainitako bertsoak abestu eta, jarraian, harmailetan kantuan eta dantzan aritu ziren Super Akeak eta AKE. Eta “Euskaraz bizi nahi dut” abestiarekin agurtu zuten jaialdia.


[foogallery id="119485"]