Begoña Etxenagusia Atutxa ikerlariak irabazi du Mercedes Kareaga Bekaren lehenengo edizioa

Begoña Etxenagusia Atutxa ikerlariak irabazi du Mercedes Kareaga Bekaren lehenengo edizioa
2022/11/18 eta kitto!
Ego Ibarra Batzordeak, aste honetan egindako bilkuran, ontzat eman  du  Mercedes Kareaga Beka Begoña Etxenagusia Atutxa (Iurreta, 1969) ikerlariari emateko proposamena.

Epaimahaiaren hitzetan, "Begoña Etxenagusiaren proiektuak oso ondo zehaztu du lanaren ikerketa-esparrua eta helburua; hots, Mercedes Kareagaren biografiaren idazketari genero-ikuspegia duen hurbilketa historiko baten bidez ekitea, eta haren bizitzan zehar ikertutako aldi historiko ezberdinak testuinguru egokian kokatzea: Primo de Riveraren diktadura, Bigarren Errepublika, Gerra Zibila, Francisco Francoren diktadura eta, azkenik, aldi demokratikoa. Hori guztia, etengabeko aldaketa politiko eta sozialean emakume gisa zuen rolarekin lotuta". Begoña Etxenagusia Atutxak 20 hilabete ditu lana amaitzeko.

Kazetaritzan lizentziaduna eta Historian doktorea, Begoña Etxenagusiaren ikerketa-esparru nagusia kolonialismoaren ingurukoa izan da. Marokoko espainiar protektoratuan prostituzioak izan zuen presentzia nabarmena aztertzen duen “La prostitución en el Protectorado español en Marruecos 1912-1956” bere doktore-tesia 2019an aurkeztu zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean.  Hala ere, beste hainbat gairi buruzko artikuluak ere argitaratu ditu.

INFORMAZIO GEHIAGO

.