Denon mesedetan lanean ari direnei eskerrak ematea proposatzen digute Euskaralditik

Denon mesedetan lanean ari direnei eskerrak ematea proposatzen digute Euskaralditik
2020/04/27 10:05
eta kitto!
Asteko lehen egun honetan ere proposamena egitera datorzkigu Etxealditik Euskaraldira ekimenetik: “Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean”. Eta, aurreko egunetan bezala, zuen mezuak zabaltzera animatuz gero, ez ahaztu @euskaraldia aipatzea eta #EtxealditikEuskaraldira traolarekin etiketatzea.

https://www.youtube.com/watch?v=QTK4U074GiI#action=share

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001