...eta kitto! Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia atzeratzea erabaki du

...eta kitto! Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia atzeratzea erabaki du
2020/03/13 eta kitto!
Martxoaren 26rako iragarrita zegoen bazkideen urteko batzar nagusia atzeratzea erabaki du ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Koronabirusa dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako gomendioen ostean hartu du erabakia ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Besteak beste, bilkura jendetsuak ekiditea gomendatzen ari dira, lagun gehiago kutsa ez daitezen. Aurrerago jakinaraziko zaie bazkideei noiz egingo den batzarra.