Euskaraldian izena eman dutenei intsigniak banatzen hasi dira

Euskaraldian izena eman dutenei intsigniak banatzen hasi dira
2020/11/07 11:56
eta kitto!
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean ospatuko den Euskaraldian parte hartzeko izena eman eta gero, Ahobizi eta Belarriprest txapak jaso daitezke gaur eta bihar Untzagako liburu azokan, Udalaren standean; eta Amañako parkean eta Urkizun, gaur eta bihar 12:00etatik 14:00etara. Eta azaroaren 9tik 13ra, astelehenetik barixakura, …eta kitto! Euskara Elkartean. Bulegoa itxita dago jendearentzat, baina egun horietan mahai bat jarriko da bulego kanpoan 10:00etatik 12:00etara. Txirrina jo eta arduradunak irtengo dira harrera egitera.