Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago entitateentzat

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago entitateentzat
ETA KITTO 2022, Ira 26

Euskaraldiaren hirugarren edizioa egingo da azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean. Aurrekoan bezala, oraingo edizioan ere, entitateek neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika euskaldunagoak bultzatzeko. Horrela, taldean, hizkuntza ohiturak euskararen mesedetan aldatzeko ariketa egin ahal izango dute.

Mota guztietako entitateek har dezakete parte: elkarteek, kultur eta kirol taldeek, enpresa txiki eta handiek, erakunde publikoek… Entitateei proposatutako ariketa egin ahal izateko, gutxienez, arigune bat izan behar dute.

Zer dira ariguneak?

Euskaraz lasai aritzeko adostutako guneak dira. Ariguneetan uneoro euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko da, bai entitate barruan eta bai herritarrekin duen harremanean. Arigunea osatzen duten kideak (sail bateko lankideak, dendako saltzaileak, kirol klubetako zuzendaritza taldeak, kultur eta aisialdi taldeak, erakundeetako zerbitzuak…) identifikatuta joango dira ahobizi edo belarriprest moduan (txapa), eta ariguneetan ere identifikagarriak jarriko dira.

Euskaraldian parte hartu nahi izanez gero, eta zure entitatean arigunea(k) izatea nahi baduzu, Eibarren Akebai-ren webgunean eman dezakezue izena.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »