Abenduaren 3an Euskeraren Eguna ospatuko dela eta, Eibarko euskaltzale batzuk horren harira dinamika bat martxan jarri nahi dute eta, asmo horrekin, bilera irekia egingo dute bihar (eguena, hilak 10), 18:30ean Kultun. Zeregin horretan laguntzeko prest daudenei bertara azaltzeko gonbidapena luzatu nahi diete, ateak zabalik izango dituzte eta.