Euskeraz Primeran! antzara-jokoa eramango du goizero ...eta kitto!-k Udako Merkealdien Azokara

Euskeraz Primeran! antzara-jokoa eramango du goizero ...eta kitto!-k Udako Merkealdien Azokara
2021/07/21 12:14
eta kitto!
Gaur egin duten bezala, bihar eta etzi goizean ere  Euskeraz Primeran! antzara-jokoarekin egongo dira ...eta kitto! Euskara Elkartekoak Toribio Etxebarria kalean, bertan zabaldu duten Udako Merkealdien Azokan euskararen erabilera sustatzen. Asmo horrekin mahaia ipiniko dute, 10:00etatik 12:00etara, eta nahi duenak bertara eraman duten antzara-joko berezian parte hartzeko aukera izango du. Dadoa bota eta jausten den laukitxoaren arabera, euskararen erabilerari lotutako konpromiso jakin bat hartzera animatuko dituzte parte-hartzaileak (euskaraz agurtu, euskaraz eskatu/galdetu, lagunekin euskaraz, euskaraz irakurri, sare sozialak euskaraz erabili...), eta bakoitzak aukeratzen duen konpromisoa gometxa batekin markatuko du. Trukean erosketa-poltsa bat oparituko diete, Euskeraz Primeran! logotipoarekin. Gainera, parte hartzen duten guztien artean 150 euroko bonoa zozketatuko da (EMGIk emana), factoringean parte hartu duten establezimenduetan erosketak egiteko. Bonuaren zozketa barixaku eguerdian egingo da.