Kolektibo estrategikoetako kideak euskalduntzeko kanpaina berezia dago martxan

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Kolektibo estrategikoetako kideak euskalduntzeko kanpaina berezia dago martxan
ETA KITTO 2022, Ira 16

Udalak, Udal Euskaltegiarekin eta AEKrekin lankidetzan, kolektibo estrategikoak euskalduntzeko baldintza bereziak eskaintzen ditu. Horrela, 12 urte artekoen gurasoek, 16 urte beteak dituzten ikasleek, langabetuek, merkatari eta ostalariek eta 65 urte edo gehiagoko jubilatuek matrikularen prezioaren erdia bakarrik ordaindu beharko dute, Udal Euskaltegian edo Eibarko AEKn matrikulatzen direnenan.

Horretarako bete beharreko baldintzak Eibarren erroldatua egotea eta %85 edo gehiagoko asistentzia dira. Interesatuek Udal Euskaltegian (943 700912 / euskaltegia@eibar.eus) edota AEKn (943 201 379 / eibar@aek.eus) eskatu dezakete informazio gehiago.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »