Nerea Arrienen “Jende likidoa” komentatuko dute Idazlearekin Harixa Emoten taldean

Nerea Arrienen “Jende likidoa” komentatuko dute Idazlearekin Harixa Emoten taldean
2022/01/10 eta kitto!
Bihar, asteartea, 19:00etan hasiko da Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldearen urtarrileko saioa, Portalean. Oraingo honetan Nerea Arrien izango da gonbidatua, Jende likidoa kontakizun laburreko liburuari buruz berba egiteko. Betiko moduan, Antxon Narbaizak zuzenduko duen solasaldian liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango da.

..eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.