Kalean da Txikitto! aldizkariaren 210. alea

Kalean da Txikitto! aldizkariaren 210. alea
2022/10/27 06:04
eta kitto!
Dagoeneko Eibarko LH-ko ikasleen eskuetan dago TXIKITTO aldizkariaren 210. alea, ikasturte honetako lehenengoa  (hemen daukazu PDF formatoan).

“Ikasleekin berriketan” atalean Aldatze ikastetxekoek klima-aldaketaren inguruan egin dute lan eskolan eta gurekin partekatu dute bertan ikasitakoa.ontatu dizkigute ikasleek, eta bideoan ere ikus ditzakezue:



Suka-saltsan atalean gozoa benetan hilabete honetako errezeta:"Amonaren moka-tarta".  Ni bai artista atalean burko zoragarria eta originala egiten ikasiko dugu. Etxean dugun materialekin egingo dugu gainera. Erraz-erraza!

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak, ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria. Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.