Txikitto! aldizkariaren 200. alea kalean da

Txikitto! aldizkariaren 200. alea kalean da
2021/05/25 10:44
eta kitto!
Txikitto! aldizkariaren maiatzeko alea (hemen daukazue PDF formatuan) aste honetan banatuko da Eibarko ikastetxeetan, 6 eta 12 urteko ikasle guztien artean. Azaleko argazkian Ipurterre ipuin-lehiaketako irabazleak. Barruko orrialdeetan irakurri ahal izango dituzue aurtengo ipuin irabazleak:

"Elena eta ipotxa" - PAULA DIEZ (La Salle Isasi) LH 1-2
"Txori urdin" - OIHENART AGIRRE (La Salle Isasi) LH 3-4
"Tupper bat naiz, tupper soil bat"  - AINHOA EGURROLA (J.A. Mogel Ikastola) LH 5-6
"Euskara ofiziala izango ez balitz, nik…" - LEIRE ITURRALDE (La Salle Azitain) DBH 1-2
"Euskara ofiziala izango ez balitz, nik…" - MIREN URIZAR (La Salle Azitain) DBH 3-4

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikasleek egindako denborapasak, liburuak, eskulanak, sukaldaritza eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.