Foballeko emakumezkoen lehen taldea denboraldiko partiduaren aurrean

Foballeko emakumezkoen lehen taldea denboraldiko partiduaren aurrean
2019/02/15 14:50
eta kitto!
Horrela izendatu daiteke emakumezkoen 2. Mailako taldeak domeka eguerdian Unben Alavesen aurka jokatuko duen partidua. 12:00etan hasiko den neurketa ETB1-ek eskainiko du zuzenean, partiduak duen garrantziaren seinale. Multzo horretako lehen postuaren borrokan, talde biak berdinduta daude sailakepenean eta partidu horren garrantzi berezia izan dezake, Gasteizen bana berdindu baitzuten lehen itzulian. Gizonezkoen 1. Mailako taldeak Getafe hartuko du gaur gauean, 21:00etan hasiko den norgehiagokan; puntu garrantzitsuak izango dira jokoan eta Madrilgo taldea oso ondo sailkatuta dago, seigarren postuan. Bigarren B mailan Vitoriak azken postuetatik ihes egiteko bere borrokan dagoen Amorebieta hartuko du bihar 17:00etan. Eta Erregional Ohorezko mailan, Eibar liderrak Amaikak Bat-i egingo dio bisita bihar Deban, 16:30ean hasiko den partiduan.

Eskubaloian, 1. Nazional mailako Somos Eibar Eskubaloiak Beti Onak jasoko du Ipuruako kiroldegian, bihar ohiko ordutegian hasiko den partiduan, 19:00etan. Senior mailako beste bi taldeek kanpoan jokatuko dute asteburu honetan: emakumezkoen Eibar Eskubaloiak Ordizian (domeka eguerdian, 12:30ean) eta gizonezkoen bigarren taldeak, Haritzak, Urnietan (bihar 18:00etan).

Saskibaloian, Avia Eibar Saskibaloiak Saski Axular liderra hartuko du Ipuruan bihar, ohiko orduan, hau da, arratsaldeko 18:15ean. Irabaziz gero, berdinketa izango zen lidergoan, baina eibartarrek baja askorekin dabiltza azken aldian.

Waterpoloan, Euskal Herriko 1. mailako partiduei dagokienez, gizonezkoen Urbat-Urkotronik-ek Orbean jokatuko du gaur bertan, 21:45ean hasiko den norgehiagokan, WP Donostia aurkari zailaren kontra. Maila bereko emakumezkoen taldeak Leioan izango du hitzordua etzi, 13:20an.

Xakean, Gipuzkoako 1. mailako Eibar A taldeak Hondarribi Marlaxka B jasoko du bihar Klub Deportiboan 16:00etatik aurrera. Hirugarren mailan jokatzen duen Deporreko bigarren taldeak Arrasaten izango du norgehiagoka, ordu berean.

Pilotan, Astelena katedralak afizionatuen mailako jaialdia hartuko du gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Pilota Eskolako bikoteen arteko bi partidurekin eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketako beste batekin. Azken horretan Ibarra/Iraolagoitia Deporreko bikoteak Azpeitiko Ilunpeko ordezkariei egingo diete aurre.

Errugbian, aste honetan ez dago partdiu handirik. Infantil mailako taldeak Gaztedi B hartuko du Unben bihar 10:30ean.

ASTEBURURAKO KIROL-AGENDA GUZTIA IKUSGAI