Gabontrail arrakastatsuak 40 korrikalari elkartu zituen

Gabontrail arrakastatsuak 40 korrikalari elkartu zituen
2018/12/26 eta kitto!
Eguraldi, ibilbide eta giro bikainaz gozatu ahal izan zuten abenduaren 24an Gabontrail 18an parte hartu zuten mendi korrikalariek. 40 korrikalari inguru hurbildu ziren irteerara eta ibilbidea arazo gabe burutu zuten, goizeko behelainoak bailaretan laga zituen irudi ederrez gozatuz. Ohi bezala, Kalamua tontorrean argazkia atera, Kalamuako Parlamentuan txanpaina eta turroiarekin topa egin eta Santa Kurutzetik Eibarrera bueltatu ziren. Hurrengo trail irteera Negutraila izango da, martxoak 31n, Klub Deportiboko Mendi Taldeak antolatutako Mendi Jardunaldien barruan.

gabontrail 3gabontrail 2