Gaur 19:00etan Untzagan horma-irudia osatuta ospatuko dugu Euskararen Eguna

Gaur 19:00etan Untzagan horma-irudia osatuta ospatuko dugu Euskararen Eguna
2018/12/03 eta kitto!
Gaur Euskararen Eguna dela eta, hori ospatzeko Eibarko Euskalgintzak eta AKEBAIk ekitaldi berezia antolatu dute arratsalderako: 19:00etan horma-irudia osatuko da Untzagan. Eta Euskaraldiaren 11. egunera ailegatu garenez, hamaika egun euskaraz bizitzeko zuen esperientzia nolakoa izan den kontatzeko aukera ere izango da.