Gaur 20:30ean “Dantza” filmaren emanaldia eskainiko dute Coliseo antzokian

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Gaur 20:30ean “Dantza” filmaren emanaldia eskainiko dute Coliseo antzokian
2019, Urt 07

Gabonetako arrakastetako bat izan den Dantza pelikulak 18.000 ikusle izan ditu dagoeneko. Eibarren abenduaren 26an estreinatu zen, Coliseo antzokian, eta lehen emanaldietan aretoa bete egin zen. Gaur iluntzean, 20:30ean, berriz izango da filma Coliseo antzokian ikusteko aukera.
Dantzaren bidez bizitzaren ziklo bat izan daitekeen istorio bat kontatzen du Telmo Esnalen pelikulak. Juan Antonio Urbeltzek euskal dantzarekin landutako mundu sinbolikoan oinarritzen da istorio hori. Koldobika Jauregi artista plastikoa arduratu da jantzi eta atrezzoen diseinuaz eta estetikaz eta Javi Agirre (Handia-rekin Goya irabazitako) da filmeko argazki zuzendaria. Argia dantzari taldearen gidaritzapean hainbat taldetako dantzariak aritu dira pelikulan lanean, eta horien artean izan dira Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz, Ermuko Txindurri eta Debako Gure-Kai dantzari taldeetako dantzariak ere.

dantza kartel

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »