Gaur abiatuko da II. Eibar Business, Reyes Maroto ministroaren eskutik

Gaur abiatuko da II. Eibar Business, Reyes Maroto ministroaren eskutik
2018/11/13 eta kitto!
Gaur hasi eta datozen egunetan, azaroaren 13, 14, 15 eta 16an garatuko da  II. Eibar Business  izeneko ekimena, "entitate, instituzio, inbertitzaile, ekintzaile, enpresa eta garapen ekonomikoan zein ekintzailetzan aditu diren profesionalen arteko topaketa".  Inaugurazio ekitaldia 11:30ean hasiko da, IK4-Teknikerren, eta Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa izango da bertan.

Egitasmoa  Eibarko Udalak  antolatu du,  IK4-TeknikerEkingune eta  Debegesarekin lankidetzan. Egitasmoarekin Eibar eta Debabarrena ekosistema ekintzaile baten eraikuntzan eta talentu erakarpenean erreferente bilakatu nahi dute eta, asmo horrekin, Eibarren bi ekimen nagusi garatuko dira. Alde batetik, Eibar Start Up Day izeneko start up-en nazioarteko foroa, sinergien sorkuntza eta egitura ekintzaileen arteko sareen ezagupen eta loturetara bideratuko dena. Eta, bestetik, Eibar Business Marketen bigarren edizioa ospatuko da. Ekitaldi honen lehenengo edizioak izandako arrakasta ikusita, bigarrenez antolatu dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, HEMEN BEGIRATU.  Eta lotura honetan, berriz, PROGRAMA osoa daukazue.