Gaur arratsaldeko txupinazoarekin hasi dira 40. Amañako Jaiak

Gaur arratsaldeko txupinazoarekin hasi dira 40. Amañako Jaiak
2018/07/06 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan bota duten txupinazoarekin sartu gara bete-betean Amañako jaietan. Gaurtik domekara bitartean, asteburu osoan zehar era guztietako ekitaldiak izango dira auzoan. Roberto Lopez Etxeberria diseinatzaileak, Maite Markuerkiaga jaietako babesle nagusienetakoak eta Alain Albizu Athletic-eko kadeteetako jokalariak, alkatearekin eta Josean Alberdi "Goma" jaien antolatzailearekin batera txupinazoa bota eta jarraian, "Amaña es la caña" eta Kezka dantza taldekoen omenaldia jaso dute jai batzordekoek, aurten jaiek 40 urte betetzen dituztela eta.  Jarraian egitarau osoa daukazue:

IMG_6591 IMG_6592

Barixakua, uztailak 6

18:00. Koadrilen jaitsiera Amañako dorreetatik, Ermuko Irulitxa txarangak lagunduta. Ea gazteak eta gazte ez direnak bildu eta jaitsiera handiena egiten dugun, zapia lepoan lotuta.

19:00. Jai-hasierako txupinazoa, Alain Albizu amañatarra (Athletic kadeteetako jokalaria), Maite Markuerkiaga (Larragest) jaietako kolaboratzaile finena eta Roberto Lopez Etxeberria nazioarte mailako diseinatzailearen eskutik.

19:15. Omenaldia plazan, Amaña es la Caña-ren eskutik, eta Kezka Dantza Taldearen kolaborazioarekin.

19:30. Danborradako piezak joko dira, Amañako Jai Batzordearen 40. Urteurrenaren harira.

19:45. Kalejira, Ermuko Irulitxa txarangak lagunduta.

20:00. Umeendako jokoak, Gorritirekin.

21:00. Elektro-txaranga.

21:30. Entzierro txikia.

21:30. Herri-afaria mundu guztiarentzat, Amañako plazan.

23:00. Ikaragarrizko kontzertua, Deus Ez, Doctor Deseo eta Willis Drummond taldeekin.

Zapatua, uztailak 7

11:00/14:30. Errugbi-ekimenak eta stand-a, Eibar Rugby Taldearen eskutik.

12:00. Pintura aire librean.

14:30. Herri-bazkaria: paella. Ticket-ak Laes liburutegian erosi behar dira.

16:30. Gaztelu puzgarriak, zezen mekanikoa eta espuma-jaia.

19:00. Helduen danborrada, Irulitxa txarangak lagunduta.

21:30. Entzierro txikia.

21:30. Herri-afaria mundu guztiarentzat, Amañako plazan.

23:00. Ikaragarrizko kontzertua, La Guardia, La Frontera eta Canal 69 taldeekin.

00:00. Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.

00:10. Kontzertuaren jarraipena.

Oharra: Ogitartekoak eta pintxoak egongo dira txosnan.

Domeka, uztailak 8

11:00. Auzoan eta Eibarren hildako guztien aldeko meza.

12:00. Salda eta txorizoa bildutako guztientzat.

12:30. Umeen danborrada, Irulitxa txarangak lagunduta.

14:30. Ogitartekoak eta freskagarriak danborradako ume guztientzat.

14:30. Herri-bazkaria, “Alas para Aroa”-k eta Amaña es la Caña-k elkarlanean antolatuta.

18:00. Herri-kirolak: Inaxio Perurena eta Eibarko Iñigo Jimenez (harriak jasotzen) eta Mugertza aita-semeen (aizkorarekin) arteko lehia.

19:00. Nafarroako jotak.

19:00. Herri-txorizo-jana.

20:00. Sari-emanaldia auzoko jendearentzat, Amaña es la Caña-ren eskutik.

20:30. 60 eta 70. Hamarkadako herri-berbena, San D.J.-arekin.

Barixakua, uztailak 13

14:30. Jubilatuendako bazkaria, Amañako Laboral Kutxarekin elkarlanean.