Gaur hasiko dira Udalaren eta herritarren arteko auzo-bilerak, 19:00etan Beheko Tokian

Gaur hasiko dira Udalaren eta herritarren arteko auzo-bilerak, 19:00etan Beheko Tokian
2019/11/12 eta kitto!
Herritarren proposamen edo erreklamazioak jasotzeko asmoz Udaleko arduradunen eta herriko auzoetako bizilagunen artean egiten diren bilerak gaur hasiko dira, 19:00etan Beheko Tokia jubilatuen egoitzan egingo den batzarrarekin. Azaroaren 28ra bitartean guztira zazpi bilera egingo dira, auzoka: bihar Legarrekoa izango da, 19:00etan San Andres egoitzan. Hilaren 19an (eguena), Ipuruako jubilatuen egoitzan egingo da bilera, 19:00etan. Erdi-behealdean bizi direnekin bilera hilaren 20an (eguaztena) deitu dute, 19:00etan Coliseo antzokian. Hurrengo egunean, azaroaren 21ean Amañako parrokian bilduko dira auzo horretakoak. Erdialdeko biztanleen bilera azaroaren 27an egingo da, 19:30ean Untzagako jubilatuen etxean eta azken bilera azaroaren 28an egingo dute, 19:00etan Urkiko parrokian. Bileren dinamika azken urteotakoa izango da. Udal ordezkaritza bat joango da, jende guztiarentzat irekiak diren bilera horietan parte hartzeko.