Gaur taularatuko duten "Wenses y Lala" lanarekin itzuliko da antzerkia Coliseora

Gaur taularatuko duten "Wenses y Lala" lanarekin itzuliko da antzerkia Coliseora
2018/09/28 eta kitto!
Gaur 20:30ean “Wenses y Lala” antzezlana aurkeztuko du Bodo Bodó Production taldeak, Coliseo antzokian. Elena Olivierik zuzendutako lan honetan antzezleak Olivieri bera eta Juanma Rodriguez dira. Lan honetan antagonikoak eta, era berean, elkarren artean osagarriak diren Wenses eta Lala izeneko bi pertsonaien bizitza kontatzen dute: “Antzezlanak bizitzaz hitz egiten digu, poztasunez eta tragediaz, umorea eta jakinduria oso sarritan erabiliz”. Sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelaren deskontuarekin).

https://youtu.be/5zrJ9eoXxLY