Gaur zabalduko dute kanpoko igerilekua irailaren 11ra arte

Gaur zabalduko dute kanpoko igerilekua irailaren 11ra arte
2016/06/11 09:53
eta kitto!
Gaur ekingo diote udaldiari Ipuruako estali gabeko igerilekuetan eta, horrek iraun bitartean, irailaren 11ra arte egunero zabalduko dituzte instalazioak, aurreko urteetako ordutegiari jarraituta: goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:00etara.
Igerilekuak zabaltzeko sasoia ailegatu aurretik, azken hilabeteotan hainbat hobekuntza egin dituzte: nabarmenen artean daude altzarien margotzea eta apurtuta zeuden baldosa eta beirak altxatzea. Horrez gain, instalazioaren kanpoko aldean, igerilekuak inguratzen dituen malda ere konpondu eta garbitu dute.
Iaz 44.485 lagunek erabili zituzten instalazioak eta Eibarren dauden udal-instituzioetatik igerilekua "arrakastatsuenetakoa " da. Estatistikei jarrituta, igerilekuak urtean zabalik ematen dituen ehun egunetan bataz beste 380 lagunek erabiltzen dute egunero.