Euripean, baina giro ederrean ospatu zuten atzo Gaztaiñerre AEK euskaltegikoek

Euripean, baina giro ederrean ospatu zuten atzo Gaztaiñerre AEK euskaltegikoek
2018/11/13 eta kitto!
Urteroko ohiturari jarraituta, atzo iluntzean Gaztaiñerre ospatzeko kalejira egin zuten AEK euskaltegikoek eta eurekin bat egitera animatu ziren guztiek. Euskaltegiko parean dagoen Paloma tabernan elkartu eta, afari-merienda ederra egin eta gero, soinu eta panderoarekin girotutako kalejirari ekin zioten. Aurretik, baina, Euskaraldirako talde argazkia egiteko aprobetxatu zuten eta, une horretan euria bota ahala egon arren, nola edo hala moldatu ziren. Oztopoak oztopo, betiko moduan primerako giroan eta kantu artean ospatu zuten Gaztaiñerre, BIDEO HONETAN ikus dezakezuen bezala.

https://youtu.be/-JjlaSeN828


gaztaiñerre23 gaztaiñerre04 gaztaiñerre02 gaztaiñerre00