12 urtetik gorakoak txertatzeko argi berdea eman dute

12 urtetik gorakoak txertatzeko argi berdea eman dute
2021/06/15 eta kitto!
Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak hiru talde berri sartuko ditu txertatze-planean: 11 taldea (30 urtetik 39 urtera artekoak), 12 taldea (20 urtetik 29ra) eta 13 taldea (12 urtetik 19ra). Gainera, behar bereziak dituzten edo arrisku-egoeran dauden 12 urtetik gorakoak txertatzea lehenetsi du.

Batzordeko teknikariek diote oinarrizkoa dela oraindik txertoa jaso ez duten 40 urtetik gorakoak txertatzea. Eta bestetik, Osasun Ministerioak adierazi duenez, datozen asteotan txerto gehiago eskura izango dituztela aintzat hartuta, eta gaur egungo egoera epidemiologikoa eta udan sartzen ari garela kontuan izanda, adin-tarte ezberdinetako taldeen txertaketa gainezartzen joan ahal izango dira, adinean beheranzko ordena jarraituz.