13 positibo berri Eibarren

13 positibo berri Eibarren
2020/12/02 eta kitto!
Atzo 13 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 7 gehiago. Hala ere, herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 906,56an dago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 12 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 3 Elgoibarren, 2 Soraluzen eta 1 Mutrikun. Beraz, 31 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 17 gehiago.

Atzo, 8.938 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 564 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 101 Araban, 257 Bizkaian, 195 Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 129 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, azaroaren 23tik 29ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 81 hildako egon direla.